XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zurxurigaray - Mugi zaite bederen hortik!.

Mikolas - Zer erran nahi dautazu? Ileak behar dauzkitzudala moztu?
Zurxurigaray (motz-motza)- Baietz!
Mikolas (irriz)- Ondo bat ez dautzut ikusten....

Zurxurigaray - Aski ditutzu bilatzea.

Ez zinuke naski nahi bat bertzearen ondotik eskuan nik hartu-eta erran dezazudan: huna bat, motz-azu! huna bertze bat, motz-azu!.

Mikolas - Iduritzen zait hau ahanzten duzula: ni naizela etxe huntako nausia, eta ausartak ez ditudala maite! Etorri bidetik zoazi!.

(Eta mahainaren gainean jarririk, zabaltzen du kazeta bat eta hasten da irakurtzen).

Zurxurigaray - Noiz hasi gogo duzu nere ileen mozten?
Mikolas - Sortzen direnean...

Zurxurigaray - Moztu gogo ditutzu, ala ez?.

Mikolas - Sor diten nagoela, jaun maitea....

Zurxurigaray - Nahuzu zure trufa zozoak nik lastersko sar-arazten dauzkitzudala?.

Mikolas - Ez ahal nauzu gatzik eta biperrik gabe janen?.

Zurxurigaray - Ez, ez zaitut janen, bainan ba perekaldi bat ederra emanen...

(Hemen, Paulino iduri gure gizona ematen da bi ukabilak gora, Mikolasi buruz: Egizu orai bidez erdi!).

(Hainbertzenarekin sartzen da Guria.)

(Berehala xutiturik, Mikolasek jar arazten du bigarren kadiran, Zurxurigaray berean jarri baita).

Mikolas - Zer nahi duzu, lepoko ile hori moztea? Guria - Lepoa moztea?.

Mikolas - Ez lepoa, ez; bainan lepo gaineko ile horiek...